Kanposarea

Sartu
Hasiera arrow Institutua arrow Kalitatea
Kalitatea
Kalitatea
Urte askotatik hona, enpresek ezin dute jada kalitatean hutsik egin, bezeroaren eskakizunak betetzeko gai izan behar du, hau da, kalitatea bermatu behar du, eta horretarako, akatsak aurreikusi behar ditu gerora zuzendu edo deitoratu behar izan gabe.

Eta zer egiten du hemen ikastetxe batek?
Gehiago...
 
ISO 9001
100aenorberria.jpg ISO 9001 arauak kalitaterako nazioarteko estandarrak dira, prozedurak eta edukiak eskematizatzen dituzte eta enpresa batek bermearen kontzeptuan oinarritzen den kalitatearen kudeaketa gauzatzen duela onartzeko betekizunak zehazten ditu (jarduera garrantzitsuenen plangintza eta sistematizazioa horien homologazioak, auditoretzak, prozesuen jarraibideak, etab. exijituz).
Gehiago...
 
EFQM (European Foundation for Quality Management)
1989an Europako 14 enpresek enpresak kalitatez globalki kudeatzeko sortutako eredua.

Mamia: enpresa batek bere bezeroen beharrizan eta esperantzak, bere enplegatuenak, bere akziodunenak eta gizarte osoarenak enpresak berak dituen baliabideekin asebetetzeko darabilen gestio-sistematika da.
  • Produktuak edo zerbitzuak jasotzen dituztenei, betekizunen arabera eskainiz. Kalitatea bezero/erabiltzaile/kontsumitzaileak definitu eta balioesten du.
  • Enpresan lan egiten dutenei, Etengabeko Hobekuntzan parte hartu eta laguntzeko aukera eskainiz, sormena ekarpen. Kalitatea pertsonek egiten dute.
  • Akziodunei, espero duten errentagarritasuna emanez. Kalitatea haien inbertsioei esker gertatzen da.
  • Gizarteari oro har, ingurumena errespetatuz eta garapenean lagunduz. Kalitateak bizi-maila hobetzen du.
Gehiago...
 

Please install Flash and turn on Javascript.

Eusko Jaurlaritza