Kanposarea

Sartu
Hasiera arrow Ikasketa Eskaintza arrow Arautua arrow Goi Maila H.Z.
Goi Maila H.Z.

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLO ARAUTUAK

LORTZEN DEN TITULUA

Goi mailako titulu hau Europako 3. Mailako Teknikarien baliokidea da.

GOIMAILARAKO ZIKLOETARAKO SARBIDE BALDINTZAK

SARBIDE ZUZENA
a) 1/1990 Lege Organikoak, urriaren 3koak, Hezkuntza-Sistemaren Antolamendu Orokorrekoa denak, ezarri zuen batxiler tituluaren jabe izatea.
b) Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
c) Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo Unibertsitate aurrekoa (PREU) gainditu izana.
d) Ikasketa mailari dagokionez teknikari espezialista titulua edo baliokidea izatea.
e) Ikasketa mailari dagokionez, unibertsitate titulazioa edo baliokidearen jabe izatea, Heziketa-Ziklora sartzeko ikasketa-baldintza posibleetatik bat bera ere bete gabe lortu zuelarik.

FROGA BIDEZKOA
Goi-mailako heziketa-zikloetara iristeko azterketa egin ahal izango dute azterketa egin baino lehen hogei urte beteta dituztenek edo azterketa egin baino lehen hamazortzi urte izanik Erdiko Mailako heziketa zikloren bat gainditu dutenek.
Frogaren edukina Batxilergoko helburu orokorretara egokituko da. Probak zati bi edukiko ditu. Zati orokorrak Batxilergoko helburuei dagokienez heldutasuna egiaztatuko du eta zati espezifikoak dena delako lanbide-esparruari loturiko gaitasunak, kasuan kasuko titulua arautzen duen Errege-Dekretuan adierazita daudenak. Azkenengo zati hori ez dute egin beharko, egin nahi diren lanbide ikasketei lotutako, gutxienez urte beteko, lan-esperientzia egiaztatzen dutenek.

EBALUAZIOA

LEHEN KURTSOTIK BIGARRENERA PROMOZIONATZEKO BALDINTZAK
-Guztira hiru modulu edo gutxiago izatea gainditu gabe eta gainditu gabeko moduluen ordu kopuruen batuketa, 275 ordukoa baino txikiagoa izatea.
-Lan praktikak egitera joan ahal izateko nahitaezkoa da modulu guztiak gaindituak izatea edo 200 ordutik beherako iraupena duen modulu bakarra gainditu gabe izatea.

LANTOKIKO PRESTAKUNTZA

Bigarren kurtsoko azken hiruhilabetekoan lantokiko praktikak burutuko dira 350 orduko iraupenaz; ikastetxearen ardura da postua bilatzea eta praktiken jarraipena egitea.



Administrazio eta Finantza
TITULAZIOA
ADMINISTRAZIO ETA FINANTZETAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
Gehiago...
 
Automozioa

TITULAZIOA
IBILGAILUEN ELEKTROMEKANIKAN GOI MAILAKO TEKNIKARIA

Gehiago...
 
Elektronika

TITULAZIOA
PRODUKTU ELEKTRONIKOEN GARAPENEKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

Gehiago...
 
Fabrikazio Mekanikoa

TITULAZIOA
MEKANIZAZIO BIDEZKO PRODUKZIOZKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

Gehiago...
 
Informatika
TITULAZIOA
SISTEMA INFORMATIKOEN ADMINISTRAZIOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
Gehiago...
 
Eusko Jaurlaritza