Kanposarea

Sartu
Hasiera arrow Ikasketa Eskaintza arrow Arautua arrow Erdi Maila H.Z.
Erdi Maila H.Z.

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

LORTZEN DEN TITULUA
Erdi mailako titulu hau Europako 2. Mailako Teknikarien baliokidea da.

ERDIMAILARAKO ZIKLOETARAKO SARBIDE BALDINTZAK

SARBIDE ZUZENA
Hauetariko baldintzaren bat bete behar da:
a) Bigarren Mailako Hezkuntzako graduatu-titulua
b) Irakaskuntza Ertainen Erreforman, lehenengo ziklo esperimentako bigarren maila gainditu izana.
c) Batxilergo Bateratu Balionaitzeko bigarren maila gainditu izana.
d) Ikasketa mailari dagokionez, tekniko laguntzaile titulua edo baliokidea denaren jabe izatea.
e) Tekniko tituluaren jabe izatea.
f) Arte Aplikatuen eta Arte-Lanbideen 1963ko plangintzako hirugarren maila edo esperimentala den amankomunetako bigarrena gainditu izana.
g) Akademia-ondorioetarako aurreko ikasketen baliokidetzat jotzen diren ikasketak gainditu izana.

FROGA BIDEZKOA
Froga honetara aurkezteko ondoan aipatzen ditugun baldintzaren bat bete behar da:
– 18 urte beteta edukitzea probak egingo diren urte naturaleko abenduaren 31rako.
– Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren eta/edo afiliaturik egondako lan-mutualitateko egiaztagiriaren bidez, gutxienez urte beteko lan-esperientzia bermatu, egiaztagirian bertan enpresaren izena eta kontratazio-aldia jasoko dira.
– Gizarte-garantiadun programa gainditu izana.

EBALUAZIOA
LEHEN KURTSOTIK BIGARRENERA PROMOZIONATZEKO BALDINTZAK
Honako baldintzak bete behar dira:
-Guztira hiru modulu edo gutxiago izatea gainditu gabe eta gainditu gabeko moduluen ordu kopuruen batuketa, 275 ordukoa baino txikiagoa izatea.
-Lan praktikak egitera joan ahal izateko nahitaezkoa da modulu guztiak gaindituak izatea edo 200 ordutik beherako iraupena duen modulu bakarra gainditu gabe izatea.

LANTOKIKO PRESTAKUNTZA
Bigarren kurtsoko azken hiruhilabetekoan lantokiko praktikak burutuko dira 350 orduko iraupenaz; ikastetxearen ardura da postua bilatzea eta praktiken jarraipena egitea

GURE ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOEN ESKAINTZA



Administrazio Kudeaketa
TITULAZIOA
ADMINISTRAZIO KUDEAKETAKO TEKNIKARIA.
Gehiago...
 
Automozioa
TITULAZIOA
IBILGAILUEN ELEKTROMEKANIKAKO TEKNIKARIA.
Gehiago...
 
Mekanizazio Teknikaria

TITULAZIOA
MEKANIZAZIOAN ERDI MAILAKO TEKNIKARIA

Gehiago...
 
Eusko Jaurlaritza