Kanposarea

Sartu
Hasiera arrow Berriak
Berriak
IURRETA SARIA 2010
2010-06-17
gorka250.jpg Iurreta institutuko saria Gorka Barruetabeñak jaso du, Durangaldean kultura arloan egin duen lanarengatik eta zuzenean garai ezberdinetan Iurretako institutuagaz egin duen kolaborazio lanarengatik, besteak beste itzulpenak eta euskarazko materialen sormena.

Iurretako institutuko aretoan egindako ekitaldian Jabier Arbeo istitutuko irakasleak Gorka Barruetabeña, ikasletan "ule luzea txupa bakeroa, begirada sakona, James Dean, Chico rebelde, maitagarria" moduan deskribatu du. Arbeok sarituaren ibilbide profesionala gogoratu du, "Berbaro elkartea sortzeko bultzatzaileetako bat, "erreibindikaziotik eraikitzera" igaro eta "euskararen aldeko erreferente" bilakatu da Berbaro, "utopia eta ametsak errealitate bihurtuz". Berbaro Elkartearen (http://www.berbaro.com/ ) adarretatik Eraz, Anboto astekaria (http://www.anboto.org/ ) , Di-Da Komunikazioa (http://www.didakomunikakzioa.com ), Topagunea (http://www.topagunea.org/ ) eta "agian fruitu goxoena, Plateruena Kafe Antzokia (http://www.plateruena.net/ )". Beraz, "konpromiso, ekina, enpresa ekimena, zarena izateagatik", "ohore handiz" eman diote Institutu saria.

Gorka Barruetabeñak "emozioz" jaso du saria, "saria hiru zatitan banatu behar dut" ikasle garaian ez zela oso ikasle ona gogoratu eta "gurasoek horregatik txarto pasako zuten", beraz sariaren lehen zatia "gurasoei" eskaini die. Bigarrena, "etxeko hirukotearentzako" eta azken zatia Berbaro, Anboto, Plateruena proiektuak aurrera egiteko "lan taldeari, esfortzu kolektiboa izan da eta". "Gertuko, lagunarteko giroan" jaso du Barruetabeñak saria.

Sari banaketaz gain institutuko ikasleek diploma jaso dute ikasketak bukatu dituztelako, orain lan munduan hasi behar dute. Ekitaldia lunch bategaz bukatu dute.


 
Lanbide Heziketa ekintzailea eta Sari banaketa 2010
2010-06-02

img3262.jpgMaiatzaren 31n, Gasteizen izan ginen "Lanbide Heziketa Ekintzailea" ekitaldian eta 2010eko sari banaketan. Gure ikasle ohiak diren Garikoitz Urizar eta Aitor San Román atera ziren irabazle. Izan ere, ASTIKENE MOTOR enpresaren sortzaileak dira eta Bizkaiko Enpresarik Onena saria eskuratu dute.

Bestetik, esan behar da aurrematrikula epea ireki dela maiatzaren 31tik- ekainaren 11ra

Argazkian: David Urzainqui Urzainqui Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordea Jauna; Garikoitz Urizar eta Aitor San Román, IURRETA INSTITUTUKO ikasle-ohiak, ASTIKENE MOTOR enpresaren sortzaileak (Derio) eta LANBIDE HEZIKETA EKINTZAILEA VII. SARIAN IRABAZLEAK: BIZKAIKO ENPRESARIK ONENA eta Tomás Maguregi IURRETA INSTITUTUKO zuzendaria.

 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 1 - 2 Guztira: 33
Eusko Jaurlaritza