Kanposarea

Sartu
Hasiera arrow Institutua arrow Proiektuak
Proiektuak
EJE proiektua Inprimatu E-posta

Aurkezpena

EJE proiektua ikasleen kooperatibak sortzeko asmoarekin sortu zen Asturiasen (Valnalon da erakunde antolatzailea). Herrialde mailan hedatu da eta Euskadin, 50 kooperatiba baino gehiago sortu dira (Iurretakoa barne). AKME (Administrazioa, Kudeaketa eta MErkaturatzea enpresa txikietan) ikasgaiaren barne kokatzen da eta askoz praktiagoa da zeren antolatu dugun kooperatiba erregistratuta dago eta harreman estuak dauzka beste kooperatiba bazkide batzuekin .

Zer da EJE: "Enpresa Gazte Hezitzailea"?

EJE esperietnzia praktikoan eta kanpoko agenteekin elkarrekintzan oinarritzen den tresna pedagogikoa da. Enpresa proiektu baten garapena lantzen da 2008/2009 ikasturtean Mekanizazioko lehenengo mailako ikasleek hartzen dute parte proiektu honetan. Kooperatiba bat sortu dute "K-libre22" izenarekin.

Nola funtzionatzen du?

Ikasleek EJE metodologia bera jarraitzen duen beste enpresa baten bazkide izango daen enpresa sortuko dute. Bi enpresa horien artean merkatal harremana hasiko da, produktuen katalogoak elkarri hartu eta ematean, eskaerak negoziatzean, produktuak inportatu eta esportatzean eta, azkenik, tokiko merkatuetan produktua merkaturatzean datzana.

EJE-ren helburuak

  • Ekiteko gaitasunaren garapena indartzea.
  • Ikasleei bertako erakundeak, instituzioak eta enpresak ezagutzeko eta haiekin harremanetan jartzeko.
  • Enpresa munduaren inguruan dituzten ideia okerrak zuzentzeko.


Loturak

http://euskadiadi.hiru.com/web/comun/edu/eje

http://eje.valnaloneduca.com/index.php

 

 

Gehiago...
 
Leonardo-Erasmus Inprimatu E-posta

LEONARDO

Aurkezpena

Lanbide heziketa eta hezkuntzan inplikaturik dauden pertsona ororen irakaskuntzan eta hezkuntzan dituzten beharrak betetzeko zuzenduta dago Leonardo da Vinci programa, eta formazio mota hori ematen duten erakunde guztiei.

Leonardo da Vinci , nor zen?

Ikertzaile, artista eta pentsaliri italiar bat zen Leonardo da Vinci, XV eta XVI mendeen tartean bici izan zena. Beren genio polifazetikoari esker Berpizkundeko giza modelua bihurtu zen. Jakin-min aze ezina eta behaketa gaitasun zorrotzak, jakinturiaren eta bizitzaren adar guztiak aztertzera eraman zuten ; berak egindako zirriborroak adierazten dute zein eremu zabaletan egin sitúen bere ikerketak: musika, pintura, literatura, ingeneritza, giza anatomia, zoología, astronomia, fisika etab..

Helburuak

  • Etengabeko trebakuntzan eta trebakuntzako ekintzetako parte-hartzaileei konpetentzia, kualifikazio eta ezagupenen eskuratze prozesuan, eta garatze pertsonalean eta profesionalean lagundu.

  • Kalitateko hobekuntzak erakunde, sistema eta lan heziketako eta hezkuntzako praktiketakako berrikuntzak bermatu

  • Lan heziketako erakargarritasuna handitu eta formazioan dauden langileentzat bai enpresa bai gizakion mugikortasuna erraztu.

Nork parte hartu ahal du?

  • Edozein motako Lan Heziketa ikasten duten edozein pertsona, hirugarren mailakoak ez ezik, Goi Mailako ziklo baten titulatuak izan ezik.

  • Lan-merkatuko pertsonak

  • Leonardo da Vinci programak eskainitako eremuetan ikasketak egiteko aukerak eskaintzen dituzten erakunde eta zentroak.

  • Zentro eta erankunde hauetako irakasle, hezitzaile eta beste petsonak.

  • Elkarteak eta parte-hartzaileen ordezkariak hezkuntzan eta Lanbide Heziketan, eta formazioan dauden pertsona, guraso edo irakasleen elkarteak barne.

  • Enpresak, solaskide sozialak eta lan munduko beste ordezkari batzuk, merkataritza-ganbera eta beste erakunde komertzialak barne.

  • Etengabeko ikaskuntzarako ikasketetarako aholkularitzan orientazioan eta informazioan parte hartzen duten erakundeak.

  • Lanbide heziketako sistema eta ikasketa prozesuan edozein aspektutan parte hartzen duten pertsona eta erankundeak, bai tokiko, lurraldeko edo nazioko mailetan.

  • Etengabeko ikaskuntzako aspektuetan lan egiten duten erakundeak eta ikerketa zentroak.

  • Goi-mailako zentroak

  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak, boluntariotza erakundeak eta ONG-ak

Herrialde partehartzaileak

  • Europa Batasuneko estatukideak (Alemania, Austria, Bélgica, Bulgaria, Chipre, Dinamarca, Eslovaquia, Eslovenia, España, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grecia, Hungaria, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxemburgo, Malta, Herbeherak, Polonia, Portugal, Erresuma batua, Txekia Errepublika, Rumania, Suedia)

  • Beste batzuk: Islandia, Liechtenstein, Norvegia eta Turkia.

Gehiago...
 
Hizkuntz Normalkuntza Inprimatu E-posta

IURRETA institutuak 1988-89 ikasturtean egin zuen lehenengo aldiz Hizkuntza Normalkuntza Proiektua. Irakaskuntza euskaraz eskaintzeko beharrak bultzatu gintuen, eta institutuaren funtzionamendua euskaraz izateko nahiak.

Ikasturte hartan A ereduko taldeak 17 ziren, eta D eredukoak 12. 2007-08an, berriz, talde bakarra dugu A ereduan.

Hizkuntza Normalkuntza Proiektua garatzen hasi ginenean, eta gero (2003-2004) Hizkuntza Proiektuaren bidez, jarri genituen helburuei begiratzen badiegu, zenbait esparrutan urrats handiak egin ditugula nabaritzen da: zerbitzua euskaraz eskaintzeko konpromisoa hartu genuen, eta lortu egin dugu. Hain zuzen ere, KONTSEILUA erakundeak “Bai euskarari Guk zerbitzua euskaraz” ziurtagiria eman zigun 2000-2001 ikasturtean. Horretarako irakasle ez diren langileak euskaldundu dira (bostetik lau), dokumentazio guztia euskaratu dugu, batzar eta agiri guztiak euskaraz egiten ditugu, eta abar. Mintegi teknologikoek, berriz, lan handia egin dute ikasleei ematen dieten materiala euskaraz jartzen, eta gaur egun, salbuespenak salbuespen, esparru horretan egoera normalduta dago.

 

Hizkuntza Normalkuntza ikastetxeko beste proiektuekin uztartuta dago: 2003-2006 urteetarako egin genuen Plan Estrategikoko lehen arlo kritikoa hauxe zen: “Ikastetxearen jardueran euskararen normalkuntza eta euskarazko irakaskuntza bermatzea”. Gainera, 2002. urtean, ikastetxearen xede, ikuspegi eta balioak definitu genituen (KALITATEaren eskuliburua). Hain zuzen ere, balioen artean hauxe aipatzen da: “Euskararen normalkuntzaren alde ahaleginak egitea”, honako hau zehaztuz: “ikastetxearen barneko bizitza, gehiena, euskaraz egitea. Ikasle eta irakasleen artean euskararen erabilera bultzatzea. Ikastetxeak bere inguruarekin duen harremana euskaraz izan dadin saiatzea.”

 
Ekoskan Inprimatu E-posta

ekoscanplus71.jpg

Iurreta GLHB  institutuak ingurumenaren kudeaketaren Ekoskan zigilua du.

Konpromiso honekin eskolak hobekuntza jarraia onartzen du ingurumenarekiko kudeaketan.

 

 

Zer da Ekoskan ziurtagiria ?

Ingurumen hobekuntzak lortzeko sortu zen Ekoskan Zerbitzua. Ekoskan Zerbitzua erabilita, 500dik gora erakundek definitu eta ezarri dute ingurumen hobekuntzarako plan bat. Haien esperintzian oinarrituta, Ekoskan Zerbitzuak hobekuntzak azkar eta erraz lortzea ahalbidetzen duela esan dezakegu.

2008 urterako helburuak :

  • Hobetu eraikuntza zaharretako berotze sistemak
  • Institutuko instalazio elektrikoa hobetu eta egokitu gaur egungo araudira.

2008an lortutako emaitzak:

  • Berokuntza sistemaren efizientzia hobetu da. Horrela tenperatura handiagoak lortu dira, konfort gehiago eta gastu energetikoa murriztu egin da.
  • Gaur egun indarrean dagoen araudi elektrikoa betetzen da bai efizientzia bai segurtasun eremuetan. Osagai elektrikoak hobeto dimentsionatuta izanda, euren kontsumoa murriztu egin da, bide batez erabiltzaile guztientzat efizientzia eta segurtasuna hobetuz.
  • Hondakin toxikoak batzeko (olio,disolbatzaile, azido,....) institutuak kontenedoreak jarri ditu tailer eta mintegietan.
  • CDak eta DVDak batu eta erreziklatzeko Cederika proiektuaz jarraitzen dugu, honez gain txatarra informatikoa batzen dugu, baimendutako kudeatzaileen bitartez.

Informazio gehiago nahi baduzu:

http://www.ihobe.net/Pags/euskera/Empresa/Servicios/Ekoscan/Index.asp?cod=3D0FBFAF-9C2B-42AC-B740-3244C3FBCC7A

 

 
Eusko Jaurlaritza