
Iurreta institutuko saria Gorka
Barruetabeñak jaso du, Durangaldean kultura arloan egin duen
lanarengatik eta zuzenean garai ezberdinetan Iurretako institutuagaz
egin duen kolaborazio lanarengatik, besteak beste itzulpenak eta
euskarazko materialen sormena.
Iurretako institutuko
aretoan egindako ekitaldian Jabier Arbeo istitutuko irakasleak Gorka
Barruetabeña, ikasletan "ule luzea txupa bakeroa, begirada
sakona, James Dean, Chico rebelde, maitagarria" moduan
deskribatu du. Arbeok sarituaren ibilbide profesionala gogoratu du,
"Berbaro elkartea sortzeko bultzatzaileetako bat,
"erreibindikaziotik eraikitzera" igaro eta "euskararen
aldeko erreferente" bilakatu da Berbaro, "utopia eta
ametsak errealitate bihurtuz". Berbaro Elkartearen (
http://www.berbaro.com/ ) adarretatik
Eraz, Anboto astekaria (
http://www.anboto.org/ ) , Di-Da Komunikazioa (
http://www.didakomunikakzioa.com ), Topagunea (
http://www.topagunea.org/ ) eta "agian
fruitu goxoena, Plateruena Kafe Antzokia (
http://www.plateruena.net/ )". Beraz, "konpromiso,
ekina, enpresa ekimena, zarena izateagatik", "ohore handiz"
eman diote Institutu saria.
Gorka Barruetabeñak "emozioz"
jaso du saria, "saria hiru zatitan banatu behar dut" ikasle
garaian ez zela oso ikasle ona gogoratu eta "gurasoek horregatik
txarto pasako zuten", beraz sariaren lehen zatia "gurasoei"
eskaini die. Bigarrena, "etxeko hirukotearentzako" eta
azken zatia Berbaro, Anboto, Plateruena proiektuak aurrera egiteko
"lan taldeari, esfortzu kolektiboa izan da eta". "Gertuko,
lagunarteko giroan" jaso du Barruetabeñak saria.
Sari
banaketaz gain institutuko ikasleek diploma jaso dute ikasketak
bukatu dituztelako, orain lan munduan hasi behar dute. Ekitaldia
lunch bategaz bukatu dute.