Durangaldean Lanbide Heziketako ikastetxe publiko bat sortzeko zeuden behar eta eskakizunei erantzunez, 1978-79 ikasturtean Iurretako Lanbide Heziketa Institutua sortu zen, hau da, ikasturte honetan 29. urtea betetzen ari gara.
Gaur egun, Iurreta GLHB Institutua Goi-Mailako Lanbide Heziketako ikastetxe publikoa da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpe dago, eta Maiztegi lehen hezkuntzako eskolarekin eta Juan de Orobiogoitia DBH eta batxilergoko eskolarekin Iurretako hezkuntza esparrua osatzen du.
Iurreta GLHB Institutuak bere zereginaren eta bere estrategiaren funtsezko osagai bezala definitu du kalitatea bere Hezkuntza Proiektuan, AENORren UNE-ISO 9001:2002 ziurtagiria lortua dugu eta 2005-2006 ikasturtean EUSKALITen kalitate irizpideak jarraituz EFQMko zilarrezko Q-a lortu genuen.
Iurreta GLHB Institutua 1997-98 ikasturtetik Hizkuntza Normalkuntza Proiektuaren partaide da. Aurten bederatzigarren urteari ekingo diogu, BAI EUSKARARI “guk zerbitzua euskaraz” ziurtagiria lortu eta hizkuntza proiektua gauzatu nahi dugu.
Iurreta GLHB Institutuak Durangaldeari Batxillergo teknologikoa (4 talde) eta Heziketa Zikloak (hiru erdi mailakoak, 6 taldetan, eta bost goi mailakoak 10 taldetan) eskaintzen dizkio. Ikasketa guztiak euskaraz eta erderaz eskaintzen ditu.
Iurreta GLHB Institutua Lan Sailak Lanerako prestakuntzarako babespeko ikastetxe izendatu zuen 1998an.
Inguruko enpresekin harreman sendoak ditu, bai Etengabeko Prestakuntza (Hobetuz), eta bai ikasleek enpresetan egiten dituzten praktikak direla eta.
LANGAIren zentro kolaboratzailea da eta BEHARGINTZArekin lankidetzan ikastaroak antolatzen ditu langabetuentzat.
|