Kanposarea

Sartu
Hasiera arrow Institutua arrow Kalitatea arrow ISO 9001
ISO 9001 Inprimatu E-posta
100aenorberria.jpg ISO 9001 arauak kalitaterako nazioarteko estandarrak dira, prozedurak eta edukiak eskematizatzen dituzte eta enpresa batek bermearen kontzeptuan oinarritzen den kalitatearen kudeaketa gauzatzen duela onartzeko betekizunak zehazten ditu (jarduera garrantzitsuenen plangintza eta sistematizazioa horien homologazioak, auditoretzak, prozesuen jarraibideak, etab. exijituz).

Horrela, enpresa kudeatzeko tresna izateaz gain, gure hornitzaileengan eta, aldi berean, haiek ere gugan konfiantza hartzeko ere balio du.

Ez dute produktua estandarizatzen (hezkuntza-ikaskuntza prozesua), enpresa baten kalitate-sistema baizik (institutoa).

Arau honen 2008 bertsioa 5 zatitan banatzen da:




KALITATEAREN KUDEAKETA-SISTEMA (4. kap.)

Zentroak hauxe bete behar du:

a.- kalitatearen kudeaketa-sistemarako beharrezko prozesuak eta haien aplikazioa erakundearen bidez identifikatu (kalitateari buruzko esku-liburuan egongo dira),

b.- prozesu horien gauzapena nahiz kontrola eraginkorrak direla bermatzeko irizpideak eta metodoak zehaztu,

c.- prozesu horien gauzapena eta segimendua laguntzeko beharrezkoak diren baliabide eta informazioa badirela bermatu,

d.- prozesu horien segimendua, neurketa eta analisia egin, eta

e.- proposatutako emaitzak lortu eta prozesu horien etengabeko hobekuntza lortzeko jarduerak ezarri.

Zentroak kalitatearen kudeaketa-sistemak eskatutako dokumentu guztiak kontrolatu beharko ditu. Hauen artean erregistroak (lehen aipatua).

Honetaz, irakasleak heziketa-prozesuko kalitate-adierazgarriak arakatuko ditu.

>> igo

ZUZENDARITZAREN ERANTZUKIZUNAK (5. kap.)
Zuzendaritza gorenak kalitatearen kudeaketa-sistemaren garapen eta ezarpenarekiko konpromisoaren ebidentzia eskaini behar du, bai eta haren eraginkortasunaren etengabeko hobekuntza ere.

Halaber, bezeroaren eskakizunak betetzen direla bermatu behar du haren asebetegarritasuna areagotzeko (gure ikasleak, familiak, enpresak, administrazioa, ingurunea eta abar).

Kalitatearen helburuek neurgarriak eta kalitateari begirako politikari doituak izan behar dute.

Zuzendaritza gorenak erantzukizunak (karguak) eta agintea zehaztuta daudela bermatu behar du.

Eta azkenik, aurretiaz pentsatutako aldietan, erakundearen kalitatearen kudeaketa-sistema berrikusi behar du, egokia eta eraginkorra dela bermatzeko.

>> igo

BALIABIDEEN KUDEAKETA (6. kap.)
Zentroak langileentzako beharrezko errekurtsoak zehaztu eta hornitu behar ditu.
Laburbilduz:
a) beharrezko gaitasuna zehaztu,
b) beharrizan horiek betetzeko trebakuntza eta bestelako jarduerak eskaini,
c) jarduera horien eraginkortasuna neurtu,
d) erregistroak jaso.

>> igo

ZERBITZUA EMATEA (7. kap.)
Zentruak zerbitzua emateko beharrezkoak diren prozesuak planifikatu eta garatu behar ditu. (Adibidez: errepikatzen den guztia planifikatu: epe batean entregatu beharreko programazio laburtu eta garatuaren eredua, ordutegien plangintza egin, ebaluaketak, ebaluaketetan izandako desadostasunak bideratzeko pausuak, eta abar).

Institutuak bezeroak adierazitako eskakizunak (Hezkuntza Sailak) zehaztu eta berrikusi behar ditu (Gure modulu bakoitzeko gutxieneko ordu espezifikoak, OCDko gutxieneko helburuak, ebaluatzeko irizpideak eta abar izango lirateke.)

Halaber, bezeroarekiko komunikaziorako eraginkorrak diren xedapenak zehaztu eta ezarri behar ditu (inkestak, bilerak, iradokizunetarako buzoia...).

Erosketa-prozesua: Erositako produktuak zehaztutako erosketa-eskakizunak betetzen dituela bermatu behar du Zentroak. (Hautaketa, ebaluazioa eta berrebaluaziorako irizpideak zehaztu eta erregistroak jaso behar dira). Hau guzti hau administradoreak egingo du.

Zerbitzu-eskaintza kontrolatutako baldintzapean planifikatu eta gauzatu behar ditu institutuak (gure kasuan, koadernoko azken 4 adierazleak):

1) Programatutako bloke didaktikoen %100 eman den.
2) Aurreikusitako ordu kopuruen %85 izan den.
3) Ikasleen hutsegite orduak %15 baino gehiago izan diren.
4) %50 ikaslek, gutxienez, gainditu duten.

>> igo

NEURKETA, ANALISIA ETA HOBEKUNTZA (8. kap.)
Zentroak ondokoa bermatzeko segimendu, neurketa, analisi eta hobekuntzarako prozesuak planifikatu eta zehaztu behar ditu:
a) produktu edo zerbitzuaren onarpena egiaztatu,
b) kalitatearen kudeaketa-sistemaren onarpena bermatu, eta
c) kalitatearen kudeaketa-sistema etengabe hobetzea.

Nola?
  • Bezeroaren eskakizunen betetzeari dagokionez jasotakoaren informazioaren jarraipena eginez (inkestak, ...).
  • Kalitatearen kudeaketa-sisteman barne auditoretzak eginez.
  • Kalitatearen kudeaketa-sistemaren prozesuen jarraipenerako eta neurketarako metodoak aplikatuz (ebaluaketak eta kalitate-batzordearen bilerak).
  • Egindako zerbitzuaren neurketa eta jarraipena eginez.
  • Eskakizunak betetzen ez dituen produktua identifikatu eta kontrolatzen dela bermatuz (gure 4 adierazleak).
  • Kalitatearen kudeaketa-sistemaren egokitasuna erakutsi eta haren eraginkortasunaren etengabeko hobekuntza non egin litekeen ebaluatzeko datu egokiak zehaztu, bildu eta aztertuz.
  • Kalitatearen kudeaketa-sistemaren eraginkortasuna etengabe hobetuz.
  • Desadostasunen zioak desagerrazteko jarduerak ekintza zuzentzaileak aplikatuz, berriro gerta daitezen saihesteko. Eta gerta litezkeen desadostasunen zioak desagerrarazteko ekintza prebentiboak abian jarriz.
>> igo
 
< Aurrekoa

Please install Flash and turn on Javascript.

Eusko Jaurlaritza