Kanposarea

Sartu
Hasiera arrow Institutua arrow Kalitatea arrow EFQM
EFQM (European Foundation for Quality Management) Inprimatu E-posta
1989an Europako 14 enpresek enpresak kalitatez globalki kudeatzeko sortutako eredua.

Mamia: enpresa batek bere bezeroen beharrizan eta esperantzak, bere enplegatuenak, bere akziodunenak eta gizarte osoarenak enpresak berak dituen baliabideekin asebetetzeko darabilen gestio-sistematika da.
  • Produktuak edo zerbitzuak jasotzen dituztenei, betekizunen arabera eskainiz. Kalitatea bezero/erabiltzaile/kontsumitzaileak definitu eta balioesten du.
  • Enpresan lan egiten dutenei, Etengabeko Hobekuntzan parte hartu eta laguntzeko aukera eskainiz, sormena ekarpen. Kalitatea pertsonek egiten dute.
  • Akziodunei, espero duten errentagarritasuna emanez. Kalitatea haien inbertsioei esker gertatzen da.
  • Gizarteari oro har, ingurumena errespetatuz eta garapenean lagunduz. Kalitateak bizi-maila hobetzen du.


ERABATEKO KALITATEAREN PRINTZIPIOAK

  • Erabateko Kalitatea estrategia bat da.
  • Zuzendaritzaren aitzindaritza.
  • Bezeroenganako ikuspegia.
  • Hobekuntza prozesuetan hornitzaileak sartzea.
  • Pertsona guztiek parte hartzea: “pertsona bakoitza da egiten duenaren kalitatearen erantzulea”.
  • Etengabeko hobekuntza enpresako jarduera guztietan aplikatzea.
  • Kasu bakoitzeko tresna espezifikoak erabiltzea.
  • Prozesuen kudeaketa.
  • Adierazleen erabilera. Datuekin kudeatzea, jarduera bakoitzaren ratio adierazleak erabiliz.
  • Zarrastalkeria desagertaraztea.
  • Antolakuntza, ordena eta garbitasuna.
  • Kalitatea egitea, ez kontrolatzea. Prebentzioa.


EFQMko 9 EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

Bezero, pertsona eta gizarteari buruzko emaitzak, politika eta estrategia, pertsonen kudeaketa, itun eta baliabideak, eta prozesuak gidatzen dituen aitzindaritzaren bitartez lortzen dira, eta emaitza bikainak eragiten ditu.

  • Eragileak: AHALBIDETZEN DUTENAK = Zer eta nola egin behar da?
  • Emaitzak: zer lortu dugu eta zer ari gara lortzen? Joeren azterketa eta helburu eta lehiakideekin konparatzea.

Emaitzak eragileak aplikatzearen ondorioa dira eta enpresa bikainak irizpide guzti-guztietan izan behar du bikain.

EFQM

 

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Please install Flash and turn on Javascript.

Eusko Jaurlaritza