|
Iurreta GLHB institutuak ingurumenaren kudeaketaren Ekoskan zigilua du.
Konpromiso honekin eskolak hobekuntza jarraia onartzen du ingurumenarekiko kudeaketan.
Zer da Ekoskan ziurtagiria ?
Ingurumen hobekuntzak lortzeko sortu zen Ekoskan Zerbitzua. Ekoskan Zerbitzua erabilita, 500dik gora erakundek definitu eta ezarri dute ingurumen hobekuntzarako plan bat. Haien esperintzian oinarrituta, Ekoskan Zerbitzuak hobekuntzak azkar eta erraz lortzea ahalbidetzen duela esan dezakegu.
2008 urterako helburuak :
-
Hobetu eraikuntza zaharretako berotze sistemak
-
Institutuko instalazio elektrikoa hobetu eta egokitu gaur egungo araudira.
2008an lortutako emaitzak:
- Berokuntza sistemaren efizientzia hobetu da. Horrela tenperatura handiagoak lortu dira, konfort gehiago eta gastu energetikoa murriztu egin da.
- Gaur egun indarrean dagoen araudi elektrikoa betetzen da bai efizientzia bai segurtasun eremuetan. Osagai elektrikoak hobeto dimentsionatuta izanda, euren kontsumoa murriztu egin da, bide batez erabiltzaile guztientzat efizientzia eta segurtasuna hobetuz.
- Hondakin toxikoak batzeko (olio,disolbatzaile, azido,....) institutuak kontenedoreak jarri ditu tailer eta mintegietan.
- CDak eta DVDak batu eta erreziklatzeko Cederika proiektuaz jarraitzen dugu, honez gain txatarra informatikoa batzen dugu, baimendutako kudeatzaileen bitartez.
Informazio gehiago nahi baduzu:
http://www.ihobe.net/Pags/euskera/Empresa/Servicios/Ekoscan/Index.asp?cod=3D0FBFAF-9C2B-42AC-B740-3244C3FBCC7A
|