Gure erakundeak egokitzat jotzen dituen balioak hauek dira:
- Etengabeko hobekuntza ebidentzietan oinarritzea. Kalitatea ongi egindako lanarekin eta etengabeko hobekuntzarekin identifikatzen dugu, maila pertsonalean zein taldean zein erakunde mailan. Adierazleekin lan egingo dugu, ebidentzietan oinarrituko gara eta kudeaketa erraztuko duten teknikak erabiltzeko aukera egingo dugu.
- Onenengandik ikastea. Barruko eta kanpoko jardunbide egokienekin ikasten duen erakundea izan nahi dugu.
- Jarrera proaktiboa eta hobekuntza pertsonala. Pertsonen jokaera proaktiboa eta aldez aurretik hobekuntza pertsonalerako zein profesionalerako duten jokaera ona hobetzeko jokatuko dugu.
- Ardurak onartzea eta hobekuntza jardueretan parte hartzearen esker ona ematea. Pertsonengan konfidantza izango dugu, ardurak hartzeko aukera emango diegu eta hobekuntza jardueretan parte hartzen dutenei esker ona emango diegu.
- Parte-hartze eta errespetuko giroa sortzea, entzutea eta komunikazioaren bitartez eta akordioa bilatuz. Eskolan parte-hartze eraikitzailearen aldeko giroa sortzen eta ideien errespetuan oinarritzen saiatuko gara, arazoen arrazoiak bilatuz eta ez errudunak, ikastetxea guztiona dela senti dezagun.
- Talde-lana egitea. Talde-laneko metodologiarekin lan egingo dugu (mandatua, jarrera-kodea, lan-tresnak erabiltzea arazoak aztertzeko eta erabakiak hartzeko, ordutegia betetzea, akta egitea,...) eta gure lanean parte-hartze, ekarpen, eraginkortasun, asetze eta errendimendu maximoa izaten saiatuko gara.
- Euskararen normalkuntzaren alde aleginak egitea. Ikastetxearen barneko bizitza,gehiena, euskaraz egitea. Ikasle eta irakasleen artean euskararen erabilera bultzatzea. Ikastetxeak bere inguruarekin duen harremana euskaraz izan dadin saiatzea.
- Gizartearen garapen jasangarrirako ingurumen-kudeaketaren aldeko jarrera izatea. Ingurumen-irizpideak erabiliko ditugu eta gure prozesu eta jardueretan “3R” deitutakoak erabiliko ditugu: Murriztu, Berriz erabili eta Birziklatu.
- Ikuspuntu prebentibotik hartutako segurtasun eta osasunaren alde lan egitea. “5S” deitutako lan-tresnak erabiliko ditugu eta instalazioetan, makinetan eta jardueretan arrisku-egoera potentzialak identifikatuko ditugu.
- Antolakuntza, ordena eta garbitasuna. Ikastetxeko instalazio guztietan antolakuntzari, ordenari eta garbitasunari garrantzia ematea eta hartutako erabakiekin jarraitzeko konpromezua baloratuko dugu.
|