Kanposarea

Sartu
Hasiera arrow Institutua arrow Zerbitzuak arrow Lanbide
Lanbide zerbitzua Inprimatu E-posta

logolanbide250.jpg

 

Zer da?
Langai lan eskaintzak eta eskakizunak uztartzen saiatzen da.Bere helburua lan sarbidea hobetzea da.
Doako zerbitzua da, eta EAEko lan eskaintzak dituzten enpresen eta lana bilatzen duten guztien eskura dago.

 

 

Eskaeren harrera
Zerbitzu hau erabiltzeko, beharrezkoa da eskuragarri jartzen den curriculum formulario bat betetzea. Horretarako, zita bat eska dezakezu 901 22 29 01 Lanbideko zerbitzu zentralean, edota ikastetxera bertara etor zaitezke.
Formularioa bete ondoren, lan eskatzaileak bide ezberdinak jarraituko ditu, beti ere, Lanbideko arduradun baten laguntzarekin.

Eskaintzen harrera
Ikastetxe laguntzailea den heinean, Iurreta Goi-mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuan eskaera egiten duten enpresen lan eskaintzak jasotzen dira. Harrera pertsonalizatua da eta lehen harremana telefonoz egiten da.

Iurreta GLHB institutua  Lanbide zerbitzuaren ikastetxe laguntzailea da berau sortu zen unetik, 1996 urtetik. Lan eske dabiltzan langileei eta lana eskaintzen duten enpresei zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen die.

Arduraduna: Joseba Arregi
Telefonoa: 944 66 88 00 

Informazio gehiago behar baduzu: http://www.lanbide.net/

 
Hurrengoa >
Eusko Jaurlaritza