TITULAZIOA
ADMINISTRAZIO KUDEAKETAKO TEKNIKARIA.
LORTUKO DEN GAITASUNA
Esparru publiko eta pribatuan administrazio-kudeaketako eragiketak burutzea barne-antolamendurako arauei eta indarrean dagoen legeriari jarraiki, eraginkortasunez eta zerbitzu-kalitatearekin.
IRAUPENA
1300 ordu
| Moduluak |
Iraupena
|
Kurtsoa
|
|
Informatika-aplikazioak
|
160
|
1
|
|
Komunikazioa, informazioaren artxiboa eta teklatu-eragiketa
|
160
|
1
|
|
Kontabilitate orokorra eta diruzaintza
|
160
|
1
|
|
Salerosketaren administrazio-kudeaketa
|
96
|
1
|
|
Hizkuntza teknikoa
|
64
|
1
|
|
Kalitatea eta etengabeko hobekuntza
|
44
|
2
|
|
Lantokiko prestakuntza
|
280
|
2
|
|
Lan-prestakuntza eta orientabidea
|
66
|
2
|
|
Oinarrizko finantza- eta aseguru-produktu eta -zerbitzuak
|
132
|
2
|
|
Pertsonalaren administrazio-kudeaketa
|
110
|
2
|
|
Administrazio-kudeaketa publikoaren printzipioak
|
88
|
2
|
ENPRESA BIRTUALA
EGITEN IKASI
FARMAIURRETA, S.L.S. eta IURRETAR, S.A.S. enpresa simulatuak IURRETA GLHB Institutuan 2005-2006 ikasturtean Administrazio eta Finantzak goi mailako eta Administrazio Kudeaketa heziketa zikloetan martxan jarri ziren proiektuak dira.
FARMAIURRETA, S.L.S.en produktu parafarmazeutikoen salerakosketara dedikatzen den enpresa baten simulazioa da eta IURRETAR S.A.S. berogailuen instalaziora dedikatzen den enpresa baten simulazioa da.
Enpresa simulatua denez, produktuak ez dira fisikoki mugitzen baina salerosketari dagokion dokumentazio administratibo erreal guztia enpresa benetakoa balitz bezala eramaten dute ikasleek. Guzti honetarako gela berezi bat antolatuta daukagu ikastetxean. Gela hori enpresa batean egon daitezken alorretan banatuta dago (salerosketa saila, kontabilitate eta diruzaintza saila...) eta beharrezkoak diren baliabidez horniturik dago (ordenagailu, fax, telefono...) benetako bulego bat balitz bezala.
Enpresa simulatu honen helburua ikasleek modulo desberdinetako klaseetan eta teorian ikasten dutena praktikan jartzea da.
|