Kanposarea

Sartu
Hasiera arrow Ikasketa Eskaintza arrow Ez Arautua arrow Esperientzia Egiaztatu
LAN ESPERIENTZIAREN EGIAZTAPEN ETA ZIURTAPENA Inprimatu E-posta

logocompetencias.jpg

 

 

Tradizioz, egiaztagiriak edo tituluak ematerakoan soilik ikaskuntza sistema formalen bidez lortzen ziren koalifikazioak onartzen ziren.

Hala ere, eta pertsonek beren gaitasunak hainbat bidetatik lor eta garatu ditzaketela kontuan hartuta, hots, enpresan egindako lanen bidez, gizarte esparruetan, informazio sareetan (norberak bere kasa ikasi)..., Eusko Jaurlaritzak, Lanbide Heziketako Kalitaterako ete Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren bidez, Gaitasuna Egiaztatzeko Egitura jarri zuen martxan 2004. urtean; egitura horrek, bizitzan norberak barneratutako lanbide gaitasuna ofizialki ebaluatzen eta egiaztatzen du, ikaskuntza informalak eta ez formalak barne hartuta. 

 

 

Zer da? 

Zure lan esperientziaren bidez eta ikaskuntza ez formalen eta informalen bidez lortutako lanbide gaitasunak ebaluatzea da helburu.

Norentzat?

  • Lan esperientzia duten pertsonentzat
  • Ikasketa formalak dituzten pertsonentzat (ikasketak, ikastaro ofizialak)
  • Beren kabuz ikasi duten pertsonentzat
  • Ikasketa ez formalak dituzten pertsonentzat (ikastaroak, enpresako prestakuntza, urrutiko prestakuntza,,,)

Nola?

Lau fase daude:

  • Informazioa
  • Aholkularitza
  • Gaitasun Probak
  • Egiaztatzea

Noiz?

Prozesuan parte hartzeko epeak hauek dira:

  • Izen ematea: Irailaren 29tik urriaren 20ra.
  • Aholkularitza: Urriaren 26tik apirilaren 23ra.
  • Matrikula: Abenduaren 1etik apirilaren 30era.
  • Gaitasun-probak: Apirilaren 12tik maiatzaren 28ra.
  • Behin-behineko emaitzak argitaratzea: Ekainaren 11an.
  • Erreklamazioak egiteko epea: Ekainaren 14tik 16ra.
  • Behin betiko emaitzak argitaratzea: Ekainaren 21an.
  • Egiaztagiriak eta tituluak eskatzea: Uztailaren 15etik aurrera.

Zein espezialitate egiaztatzen dira?

IURRETA GLHB Institutuan espezialitate hauek egiaztatu ahal dira:

  • Administrazioa
  • Automozioa
  • Elektrizitatea eta Elektronika
  • Fabrikazio Mekanikoa
  • Informatika

Informazio gehiago nahi baduzu:

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2359/eu/contenidos/informacion/agencia/eu_1967/disere_indice_e.shtml

 
Eusko Jaurlaritza