Kanposarea

Sartu
Hasiera arrow Institutua arrow Zerbitzuak arrow UrratsBat
UrratsBat zerbitzua Inprimatu E-posta

urratsbatlogoa250.png UrratsBat programaren ibilbidea 2000/2001 ikasturtean hasi zen eta Lanbide Heziketako ikastetxeetan garatzen da. Programaren helburuak eta institutoko helburu estrategikoak bat datozenez, parte hartzea erabaki genuen.

 

 

Zer da UrratsBat programa?

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Zuzendaritzak sustatu du, LHko ikasleei nork bere enpresa sortzen laguntzeko.

Kontua da Lanbide Heziketako ikastetxeetan dauden baliabideak enpresa-egitasmoak sortzeko eta martxan jartzeko erabiltzea, baliabide guztiak, bai baliabide teknikoak. Azken batean, ikastetxe horiek enpresa-mintegiak izatea nahi dugu, eta aldi berean tutore-lana (bideragarrriak ote diren, non kokatu, beharrezko baliabide teknikoak eta halakoak aztertzea) eta aholku-laguntza teknikoa eskaintzea,

Norentzat da programa hau?

1.- Erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketako zentroetako bigarren ikasturteko ikasleentzat.

2.- Zentro horietako ikasleak izandakoentzat.

3.- Arautu gabeko prestakuntza ikastaroen edo bertaratu beharrik gabeko prestakuntza ikastaroen bidez zentroarekin lotura bat duen edonorentzat.

Proiektuaren garapena

1.- Hasteko, gogoa behar. Bigarren mailako ikasleentzako hitzaldiak, ekina izateak zer dakarren azaltzeko.

2.- Nork bere enplegua sortzeko oinarrizko ikastaroa. Hasierako sentsibilizazio ondoren, ikasten jarraitzeko interesa dutenentzat. Ikasleek egitasmoak aurkeztu, eta egitasmo horietako oinarrizko bideragarritasun -planak egitea.

3.- Nork bere enplegua sortzeko ikastaroa aurreratua. Hasierako egitasmo horretatik enpresa bat sortu nahi duten ikasleentzat. Bideragarritasun-azterketak egitea eta aztertzea.

4.- Enpresa martxan jarri eta aurrera ateratzea. Bideragarriak diruditen ideiak martxan jartzen laguntzeko tutore-lana eta aholku-lana. Finantzaketa, legezko eraketa eta dirulaguntzak.

5.- Enpresaren jarraipena. Martxan jarri eta hurrengo hiletan, egitasmoaren tutore-gidaritza egitea, jarritako helburuak bete ote diren aztertuz eta zalantzak argituz.

Zer dugu eskaintzako?

1.- Prozesua hasi eta bukatu arte, zentroan arduradun bat zure eskura izango duzu (Victor Arrizabalaga irakaslea).

2.- Ikastetxean, Ekinbiderako Bulegoa jarriko dugu, beharrezko gauza guztiekin, enpresa sortzeko prozesuan egin beharreko lana egiteko.

3.- Aurrera ateratzeko aldi horretan, zentroko ekipoak erabiltzeko aukera izango duzu (ahal bada behintzat, eta eskolak betiko moduan klaseak eman behar direla ahaztu gabe).

4.- Auto-enplegurako diru laguntzak eskatzen lagunduko dizugu. 

5. Eusko Jaurlaritzak homologatutako enpresa baten kanpo-aholkularitza izango duzu. Enpresa hori formazioa eta enpresa proiektuetan aritua izango da.

2008-09an SORTUTAKO ENPRESAK

ATARTE KULTUR PRODUKZIOAK ETA KUDEAKETA

urratsbat.jpg

 

2008ko urrian sortu zen. Atarte kultura produzitzeko eta kudeatzeko autoenplegu elkarte bat da.

Udaletxe, erakunde,kulturetxe, liburutegi eta museoentzat egiten dugu lan gehien bat. 0Tik 100 urtera bitarteko kolektibo guztientzako pertsonentzat, sormena abiapuntu eta zio bezala dauzkaten gizarte programak, ekintza kulturalak, ikuskizunak, tailer eta monografikoak, erakusketak, ekimenak eta abar diseinatu eta produzitzen ditu. Enpresa hau kultur aholkularitzan ere aritzen da.

 

 

ERAMAN

azkune250.jpg

 

 

2008ko urrian sortu zen.

Kirol eta aktibitate ludikoak antolatzeko sortutako enpresa da.

Argazkian Miguel Angel Azkune enpresa honen sortzailea daukagu.

 

 

 

TAUPADA MULTIMEDIA

taupada250.jpg

 

2009ko maiatzan sortu zen.

Komunikazioa eta diseinua elkartzen ditu mezu argi eta erakargarriak sortzeko.

Bere egitekoa erakundeak eta beraien produktuak bereiztea da  ikus-entzunezko medioak erabiliz.

Argazkian ezkerrean,  Gaizka Larringan (Iurretako ikasle ohia) eta Fernando Pérez enpresa honen sustatzaileak.

 

 

 

ASIER ISUSI PERITACIONES

2009ko ekainan sortu zen. Auto istripuen peritutzan diharduen enpresa da.

 
< Aurrekoa
Eusko Jaurlaritza