|
Aurkezpena
EJE proiektua ikasleen kooperatibak sortzeko asmoarekin sortu zen Asturiasen (Valnalon da erakunde antolatzailea). Herrialde mailan hedatu da eta Euskadin, 50 kooperatiba baino gehiago sortu dira (Iurretakoa barne). AKME (Administrazioa, Kudeaketa eta MErkaturatzea enpresa txikietan) ikasgaiaren barne kokatzen da eta askoz praktiagoa da zeren antolatu dugun kooperatiba erregistratuta dago eta harreman estuak dauzka beste kooperatiba bazkide batzuekin .
Zer da EJE: "Enpresa Gazte Hezitzailea"?
EJE esperietnzia praktikoan eta kanpoko agenteekin elkarrekintzan oinarritzen den tresna pedagogikoa da. Enpresa proiektu baten garapena lantzen da 2008/2009 ikasturtean Mekanizazioko lehenengo mailako ikasleek hartzen dute parte proiektu honetan. Kooperatiba bat sortu dute "K-libre22" izenarekin.
Nola funtzionatzen du?
Ikasleek EJE metodologia bera jarraitzen duen beste enpresa baten bazkide izango daen enpresa sortuko dute. Bi enpresa horien artean merkatal harremana hasiko da, produktuen katalogoak elkarri hartu eta ematean, eskaerak negoziatzean, produktuak inportatu eta esportatzean eta, azkenik, tokiko merkatuetan produktua merkaturatzean datzana.
EJE-ren helburuak
- Ekiteko gaitasunaren garapena indartzea.
- Ikasleei bertako erakundeak, instituzioak eta enpresak ezagutzeko eta haiekin harremanetan jartzeko.
- Enpresa munduaren inguruan dituzten ideia okerrak zuzentzeko.
Loturak
http://euskadiadi.hiru.com/web/comun/edu/eje
http://eje.valnaloneduca.com/index.php
2008-2009
Aurten EJE proiektua erdi-mailako mekanizatu zikloko ikaslekin eraman
da aurrera. Sortu duten kooperatiba K-LIBRE22 izena eduki du eta
produktuen salerosketan jarduteaz gain beraien tailerrean
metakrilatozko giltzatakoak diseinatu eta ekoiztu dituzte.
|